Ekintza sorta antolatu du Udaberrik ekainerako

Intza Trula 2025ko eka. 9a, 11:45

Bingo jokoan Udaberrin. (Udaberri)

Besteak beste, euskal dantza emanaldia, irteera, patata tortilla lehiaketa eta bazkaria antolatu dituzte. Ekintza horiekin amaitutzat emango dute ikasturtea, eta irailean itzuliko dira.

Udaberri jubilatuen elkarteak ikasturtea agurtuko du datozen asteetan, eta horretarako bazkide guztientzako jarduerak antolatu ditu. Egitarauaren barruan, euskal dantza emanaldia, ibilaldia, patata tortilla txapelketa eta bazkaria egingo dituzte, adineko guztien gozamenerako.

Datozen asteetako ekintza horiekin agurtuko du ikasturtea jubilatuen elkarteak, eta bi hilabeteko oporrak hartuko dituzte jarraian. Horrenbestez, irailean itzuliko dira ekitaldi eta jarduera gehiagorekin.

Egitaraua:

  • Ekainak 16. Euskal Dantzak taldearen emanaldia, eguerdian, Udaberri plazan.
  • Ekainak 18. Udaberri Elkarteko Ibiltariak, Zumaia eta Azpeitiko ibiltariekin batera irteera bat egingo dute Zumaian.
  • Ekainak 19. Patata tortilla lehiaketa.
  • Ekainaren 16tik 20ra Jolasen Astea, elkartearen patioan. Izena emateko epea ekainaren 11 bitarte egongo da zabalik. Sari banaketa ekainaren 20an izango da, 11:00etan.
  • Ekainak 20. Ikasturteari amaiera emateko bazkaria, Santa Barbara jatetxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide