Zarauzko emakumeek laugarren egin dute Euskadiko Traineru Txapelketan

Julene Sorarrain 2025ko eka. 8a, 15:29

ZAEko emakumeak, Euskadiko Txapelketako helmugara iritsi berri. (EITB)

Gaur goizean jokatu dute txapelketa Bermeon (Bizkaia) Euskadiko Traineru Txapelketa. Gizonezkoetan lehena izan da Orio, eta emakumezkoetan, aldiz, laugarren postua eskuratu dute zarauztarrek.

Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta astebete ondoren, Orio Arraunketa Elkartea nagusitu da gaurkoan ere Bermeoko (Bizkaia) uretan jokatu den Euskadiko Txapelketan. Orioren zazpigarren garaipena izan da txapelketa honetan, izan ere, 2002. urtean lortu zuen Euskadiko titulua azken aldiz. 

Emakumezkoen estropada ere jokatu dute goizean, eta bertan Tolosaldea gailendu da, 10:53;58 denborarekin. Atzetik sailkatu dira Arraun Lagunak, Hibaika eta Zarautz Arraun Elkartea; azken honek 11:13;32 denborarekin amaitu du. 

Sailkapenak

Emakumeak:

  1. Tolosaldea: 10:53;58.
  2. Arraun Lagunak: 10:54;36.
  3. Hibaika: 11:09;86.
  4. Zarautz: 11:13;32.
  5. Kaiku: 11:41;02.
  6. Ondarroa: 11:44;46.
  7. Deustu-Bilbo: 11:47;44.
  8. Portugalete: 12:01;28. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide