Hainbat herritar bildu ditu Nahia elkartearen Ekaineko II. Azokak

Julene Sorarrain 2025ko eka. 8a, 15:30

Azoka Galtxagorri elkartearen parean muntatu dute, eta arratsaldeko 20:30era arte bisitatu ahal izango da. Bertan, hogei artisau eta sortzaileen produktuak izango dira salgai.

Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak antolatuta, Ekaineko II. Azokara gerturatu ahal izango dira herritarrak gaurko egunean zehar. Malekoian jarri dituzte postuak, Galtxagorri elkartearen parean, eta arratsaldeko 20:30era arte iraungo du.

Orotara, hogei artisau eta sortzailek jarri dute mahaia, sormena eta tradizioa uztartzen dituzten produktuekin: hala nola zapiak, belarritakoak, poltsak eta panpinak erosi ahal izango dituzte gerturatzen direnek. Bestalde, azokan egiten diren erosketen artean Kirkila jatetxean jatordu bat zozkatuko dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide