Jokalariak, gurasoak eta zaleak batu ditu errugbiaren festak

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 8a, 13:00

Argazkia: Zarautz Rugby Taldea.

Atzo ospatu zuen Zarautz Rugby Taldeak bere eguna, Asti kirolgunean. Tokata partidaz, bazkariaz, haur jolasez eta opariez gozatzeko parada izan zuten kirolaren bueltan aritzen direnek.

Zarautz Rugby Taldeak bere eguna ospatu zuen atzo, larunbatarekin. Asti kirolgunean elkartu ziren jokalariak, gurasoak eta, oro har, errugbiaren bueltako familia guztia, eguerditik arratsalde partera arte.

12:00etan eman zieten hasiera egunari, tokata partida herrikoi batekin, eta ondoren, 14:15ean, bazkaria izan zuten. Bazkalondoren, haur jolasak izan ziren, eta 17:00etan borobildu zuten eguna, omenaldi eta eskertzen tartearekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide