Kostamendi zikloturista martxa sortu du Zarauztarra elkarteak

Aritz Mutiozabal 2025ko eka. 8a, 12:00

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea. (Guka)

Irailaren 21ean egingo dute estreinakoz, eta 100 kilometro izango ditu. Usoa Ostolaza txirrindularia omenduko dute egitasmoan.

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea abentura berri batean murgildu da, eta estreinazkoz Kostamendi zikloturista martxa antolatu du. Irailaren 20rako jarri dute data, eta 100 kilometroko ibilbidea diseinatu dute, 1.250  metro desnibelarekin, Zarautzen hasi eta bukatuko dena; tartean, Zumaiatik Itziar, Mutrikutik Kalbario eta Elgoibartik Azkarate igoko dituzte, eta hasierako zein bukaerako zatiak kostatik izango dira.

Izen-emateko aukera zabaldu dute, eta rockthesport.com webgunearen bidez egin daiteke. Gaur bitartean inskripzioa egiten dutenek 45 euro ordaindu beharko dute; abuztuaren 1a bitartean, 55 euro balioko du; eta, azkenik, irailaren 1era arte, 70 euro. Izena ematen duten lehen 200 lagunek maillot jasoko dute opari.

Estreinako edizioarekin batera, Usoa Ostolaza txirrindulari profesionala omenduko du Zarauztarra elkarteak. Bere hastapenak etxeko taldean egin zituela gogora ekarriz, egiten ari den bide aparta aitortu nahi diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide