Ekainaren 9etatik 22ra Murkil Elkarteko fideltasun txartelarekin ordaintzen duten bezeroek erosketak doan lortzeko aukera izango dute. Zehazki, txartelarekin egindako erosketek izango dute aukera horretaz baliatzeko parada. Izan ere, datafonoek ausaz aukeratuko dituzte hainbat erosketa, eta horiek hobaria izango dute.
Elkarteko kideek herritarrak gonbidatu nahi dituzte erosketak egin, hobariak lortu eta, aldi berean, herriko merkataritza sustatzera. Gainera, gogoratu dute Murkil Txartela ez dutenek Caja Rural banketxean dutela hori eskatzeko aukera.