EHUko Arte Ederren fakultateko ikasleen taldeko erakusketa zabaldu zuten ostegun arratsaldean Sanz Enea kultur etxeko aretoan. Guztira, ondorengo lau alorretan trebatu diren 21 ikasleren lanak daude ikusgai: Increarte, Zeramika, Pintura eta Egungo arte teknologiko nahiz performatiboa. Mostraren komisarioa Arte Ederretako irakasle Ismael Manterola izan da beste urte batez.
Erakusketa uztailaren 6a bitartean egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Salbuespen bakarra, ekainaren 26a izango da: San Pelaio eguna denez, aretoa itxita egongo da.