Bermut Musikatuak zikloko azken kontzertua, etxeko gonbidatuarekin

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 7a, 12:00

Saman Goien artista. (Utzitakoa)

Saman Goien igoko da oholtzara, eta ohi bezala, 12:30ean hasiko da emanaldia. Bermut Musikatua zikloko azken kontzertua izango da biharkoa. 

Martxoan abiatu zuen Arronopolak Bermut Musikatua izeneko zikloa, eta hiru hilabete eta gero, azken saioa eskainiko dute igandean, Arranoko bunkerrean. Azken gonbidatua, gainera, ez da izango nolanahikoa, etxeko Saman Goien artista igoko baita oholtzara, "bere doinurik berrienak eskatzen". Ohi bezala, 12:30ean hasiko da emanaldia.

Etxeko artistaz gain, Aiert Alberdi, Xabier Badiola eta Esanezin taldeak igo dira Bermut Musikatua zikloko oholtzara.  

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide