Harri-lubaki bat jarriko dute Irusta bidean errepidea zabaltzeko

Aritz Mutiozabal 2025ko eka. 7a, 11:00

Iban San Martin zinegotzia, Irusta bideko lanetan. (Zarauzko Udala)

Excavaciones Lasa SL enpresa ari da obrak egiten, eta bere aurrekontua 48 mila eurokoa da. Bi astez iraungo dute lanek.

Herri bideak mantentzeko eta hobetzeko helburuarekin, aste honetan hasi dira Irusta bidean konponketa lanak egiten. Harri-lubaki bat ezarriko dute errepidea zabaltzeko, eta aurreikuspenen arabera, bi astez iraungo dute obrek. Lan horien exekuzioa Excavaciones Lasa SL enpresari esleitu dio Zarauzko Udalak, 48.399,99 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Banaka-banaka Zarauzko herri bide guztien mantenua eta hobekuntza egiten joatea dela udalaren helburua, adierazi du Iban San Martin Obra eta Zerbitzuen zinegotziak: "Horietatik igarotzen diren bizilagunentzat ahalik eta erosoenak izan daitezen”. Auzo ezberdinetako bizilagunekin harremanetan jarri da udala, aipatu esku hartzeen beharra komunikatzeko eta koordinazioa egiteko.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide