'La trama fenicia' eta 'Lilo y Stich' filmak, asteburuan Modelon ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 7a, 09:00

Gaurtik hasi eta asteartera bitartean akziozko nahiz umeentzat zuzendutako bi filmak eskainiko dituzte Zarauzko zinema aretoan. 

Gaurtik  hasi eta asteartera bitartean, La trama fenicia eta Lilo y Stitch filmak eskainiko dituzte Modelon. Bi filmen artean, zortzi saio eskainiko dituzte, denak ohiko ordutegian. Asteartean ez da Saio Originalik izango, baina horren partez aipatutako umeentzako filma proiektatuko dute.

La trama fenicia filmak Zsa-Zsa Korda enpresariaren istorioa kontatzen du. Gizon aberats hori espioitza trama batean murgilduko da bere alaba Lieslekin, zeina monja den eta aitak familia negozioa utzi nahi dion. Akzio film honen protagonistak dira Scarlett Johansson, Tom Hanks,  Rupert Friend, Bill Murray, Bryan Cranston eta Cum Cumberbatch. 

Bere aldetik, umeentzat zuzenduta dagoen Lilo eta Stitch  filmak 2002ko zientzia fizkiozko istorioa berreskuratuko du, Hawaiin kokatua, eta Lilo, Nani eta Stitch ditu protagonistatzat. Aktoreekin osatutako filma aurreko hilabete amaieran estreinatu zuten. 

Gaur, larunbata: 

      16:45.      Lilo eta Stitch
      19:15.      La trama fenicia
      22:15.      La trama fenicia

Bihar, igandea:

      16:45.    Lilo eta Stitch
      19:15.    La trama fenicia

Etzi, astelehena (ikusleen eguna):

      17:00.     La trama fenicia
      19:30.     La trama fenicia

Ekainak 10, asteartea:

      18:30.      Lilo eta Stitch

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide