Urtero legez, ekaineko lehen asteburua probestuz, Zarautz Rugby Taldeak bere eguna ospatzen du, eta aurten ere ez du hutsik egingo. Bihar izango dute egun handia, Asti kirolgunean, eguerditik hasi eta arratsaldera arte.
Errubgiko familia guztiari irekia dagoen egitasmoa da, eta bertan elkartuko dira jokalariak, haurrak, gurasoak, beteranoak eta jarraitzaileak. 12:00etan hasiko dira, tokata partida herrikoi batekin, eta ondoren, 14:15ean, bazkaria izango dute. Bazkalondoren, haur jolasak izango dira, eta 17:00etan borobilduko dute eguna, omenaldi eta eskertzen tartearekin.