Amaitu berri da aulki mugikorreko Gipuzkoako liga, baina oraindik lehian jarraitzen dute klubek, Euskadiko Txapelketa izango baita jokoan bihar 09:00etan hasita. Ohi bezala, Legution (Araba) izango dira estropadak, eta hainbat modalitate eta kategoriatan ariko dira arraunlariak.
Zarautz Arraun Elkarteak, esaterako, bost ontzi uretaratuko ditu biharkoan. Emakumezkoetan, infantilek jokatuko dute txapelketa, laukoan. Gizonezkoetan, kadeteetan eta infantiletan banakakoan aterako da ontzi bana, eta laukoan beste bi ontzi.
Egin beharreko distantziei dagokienez, infantilek 1.000 metro egin beharko dituzte, eta kadeteek, 1.500 metro.