Ikasturtea amaitzeko gutxi falta da, baina oraindik azken txanpako azterketak falta dira oporrak hartu aurretik. Ohi bezala, Zarauzko Udalak kiroldegiko eta Sanz Eneako ikasgelak jarri ditu ikastera edota lanak egitera joan nahi duen ororen eskura. Joan den asteburuan zabaldu zituzten ateak eta datozen egunetan ere erabilgarri jarraituko dute.
Kiroldegian honakoa ordutegia du: astegunetan, 06:15etik 21:30era; larunbatetan, 08:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era; eta igandetan, 08:00etatik 13:30era. Sanz Enean, berriz, ekainaren 7an eta 14an zabalduko dute, 10:0etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.