Denboraldia agurtzeko asmoz, Zarauko Xake Txapelketa antolatu du Zarauzko Xake Klubak. Ekainaren 22an, igandez, izango da lehiaketa, Lege Zaharren Enparantzan. Izena emateko aukera zabaldu duela jakinarazi du klubak, eta parte hartu nahi dutenek hilaren 17ra arte izango dute inskripzioa egiteko aukera.
10:00etan abiatuko dituzte partidak, eta 13:00 aldera amaitzea aurreikusi du antolakuntzak. 7-8 partida jokatuko ditu xakelari bakoitzak –parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da hori–, 5+0 erritmoan.
Hori horrela, izena emateko 634 41 42 78 (Andoni Etxabe) zenbakira mezua bidali behar da, eta edozein zalantza argitzeko ere bide hori erabili daiteke. Inkripzioa doakoa izango da.