Ostiralean hasita, astebeteko egitaraua prestatu du Francisco de Zurbaran elkarteak

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 4a, 10:25

Extremadura asteko beste edizio bat. (Artxiboa)

Urtero bezala, aurten ere hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute herritarrek, hala nola ardo dastaketez, hitzaldiez, bingoaz eta musaz.

Ostiralean hasita, aste osoko egitaraua antolatu du Francisco de Zurbaran Extremadurako Etxeak. Urtero bezala, aurten ere hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute herritarrek, hala nola ardo dastaketez, hitzaldiez, bingoaz eta musaz. Gainera, ez da nolanahiko astea izango, urtemuga borobilarekin datorrelako aurtengo Kultur Astea: XXXV. edizioa izango da. 

Ekintza guztiak elkartearen egoitzan izango dira, Zigordia kaleko 48. zenbakian, hain zuzen ere. Hona hemen egitaraua osorik:

Etzi, ostirala

  • 19:00-20:00. Ardo dastaketa Bordaren eskutik.

Ekainak 7, larunbata

  • 18:30. Extremadurako menua Stefano Brunatorekin.

Ekainak 8, igandea

  • 12:30. Jardunaldien irekiera.

Ekainak 10, asteartea

  • 19:30-20:30. Ardo dastaketa Lukasen eskutik.

Ekainak 11, asteazkena

  • 19:00. Extremadurako historiari buruzko jardunaldia: 'El arte y artistas extremeños, pasado y presente'

Ekainak 12, osteguna

  • 18:00. Bingoa eta txokolatada

Ekainak 13, ostirala

  • 22:30. Mus Txapelketa

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide