San Anton mendiaren biodibertsitateari buruzko hitzaldia izango da etzi

Mireia Galarza Bastida 2025eko ekainaren 3a

San Anton mendia. (Artxiboa)

19:00etan hasiko da, eta bertan, Joxepo Teres mikologo, eta Aranzadiko eta Arkamurkako kideak espazio horri buruz hitz egingo du. Izan ere, antolatzaileen esanetan, Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia. 

Aranzadi eta Arkamurka Natura Elkarteak antolatuta, San Anton, BIO monton hitzaldia izango da ostegunean Modelo aretoan. 19:00etan hasiko da, eta bertan, Joxepo Teres mikologo, eta Aranzadiko eta Arkamurkako kideak espazio horri buruz hitz egingo du. Izan ere, antolatzaileen esanetan, Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia. 

"Paisaia idiliko batean kokaturik, espezie mota asko bizi dira. Bertan, aldaketa ugari izan diren arren, biodibertsitatea trinko mantentzea lortu da", diote. Dena dela, bizidunen aniztasuna kaltetu eta mehatxatzen duten faktore eragileak ere badirela azaldu dute antolatzaileek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide