Lotus Club Jiu Jitsu taldeko kideak dominekin itzuli dira Getxotik

Aritz Mutiozabal 2025ko eka. 2a, 13:30

Zarauzko Lotus Club Jiu Jitsu taldeko ordezkariak Getxon. (utzitakoa)

Zarauzko eskola harro dago txapelketan erakutsitako "maila teknikoa eta lehiakorrarekin". Orain motibatuta daude etorkizunean izango dituzten erronken aurrean.

Getxoko BJJ Kopa jokatu zen larunbatean, eta Gobela kiroldegia jiu-jitsu borroka artearen epizentro bilakatu zen, Euskal Herriko zein nazioarteko 500 borrokalari baino gehiagoren parte hartzearekin. Zarauzko Lotus Club Jiu Jitsu taldeko ordezkariak ere bertan izan ziren, eta emaitza bikainak lortu zituzten, kirolari guztiak igo baitziren podiumera.

Zarauzko eskolaren "maila teknikoa eta lehiakorra" nabarmendu zen txapelketan. "Harro gaude gure kirolariek egindako lanaz. Guztiek domina lortzea euren lan etengabearen eta gure eguneroko entrenamenduetan sustatzen dugun talde giroaren emaitza da", adierazi du Lukasmar Bandeira Borges klubeko arduradunak.

Lortutako emaitza esker, Euskadiko Jiu Jitsuaren "erreferenteen artean" kokatu da Zarautz, eta taldea guztiz motibatuta dago etorkizuneko erronken aurrean, dela Euskadiko Txapelketarako, dela Espainiako Txapelketarako, bai maila nazionalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide