Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko eta gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.
Gizon batek 13 urteko alaba hil zuen joan den ostiralean, Bilbon, eta bere bikotekidea larriki zauritu. Jarraian, bere buruaz beste egin zuen gizonak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak krimen bikariotzat jo du zuen gertatutakoa.