ZKE Xake ataleko Daniela Velte, Iñaki Buruntza eta Jon Altzibar jokalariek 45 urtetik gorako Euskadiko Xake Txapelketa jokatu dute asteburuan, eta hirurak ere gustura geratu dira lortutako emaitzarekin. Velte izan da txapelketako emakumerik onena, sailkapen orokorrean zazpigarren sailkatuta; bost partida jokatu ondoren, 2,5 puntu lortu zituen.
Altzibarrek eta Buruntzak hamaikagarren eta hamalaugarren postuan bukatu zuten, hurrenez hurren; biak ala biak ere hamargarrenarekin 1,5 punturekin berdinduta. Txapela Gipuzkoan geratu da, Felix Manso urnietarraren esku.