Udako oporraldia heltzear den honetan, Udaberri jubilatuen elkarteak merezitako agurra eman nahi dio aurtengo ikasturteari. Horretarako, Jolasen Astea antolatu dute bazkideentzat ekainaren 16tik 20ra artean, baita bazkari bat ere azken egunean, Santa Barbara jatetxean.
Hilabete hauetan zehar bazkideen partaidetza eta lana "oso handiak" izan direla azpimarratu nahi izan du elkarteak; horregatik, ikasturtearen amaiera ere borobila izan dadin nahi dute. Jolasen Astearen edota azken eguneko bazkariaren informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Udaberriren bulegora jo dezakete.