Tabakismo pasiboari buruzko informazioa jaso dute hainbat herritarrek

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 31a, 11:00

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, jendaurreko hainbat ekintza egin dituzte Zarauzko osasun zentroko langileek. 

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, kontzentziazio mahaia eta kanpaina prestatu dituzte Zarauzko osasun zentroan. Aurtengo gaia tabakismo pasiboa da, eta kerik gabeko aste honetan, asmoa izan da tabakismo mota horrek dakartzan arriskuez kontzientziatzea.

Hain zuzen ere, ostegunean Lege Zaharren Enparantzara irten ziren osasun zentroko langileak, jendearengan gai horri buruzko kontzientziazioa eragiteko, eta aldi berean, erretzeari utzi nahi dioten pertsonentzat Osakidetzak eskaintzen dituen baliabideen berri emateko. Eguraldi ona lagun, asko izan ziren leku horretara gerturatu ziren herritarrak. Osasun zentroan jarri duten mahaian, berriz, azalpenak eman dituzte esku desberdinetako keen inguruan. Horrek ere ikusmina sortu du osasun zentrora joan den jendearen artean.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide