Idoia Lizeagak lore kulturari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 30a, 15:00

Idoia Lizeaga. (Idoializeaga.com)

Hain zuzen ere, Idoia Lizeagak eskainiko du saioa, Zarauzko merkatuan, 17:30ean hasi eta bi orduz.

Zarauzko Merkatua Bizirik taldeak antolatuta, lore kulturari buruzko hitzaldia izango da bihar. Hain zuzen ere, Idoia Lizeaga lore arteko irakasleak eskainiko du saioa, Zarauzko merkatuan, 17:30ean hasi eta 19:30 bitarte. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, hitzaldi "praktikoa" izango da biharkoa, eta bertan, loregintzan gehien erabiltzen diren loreen inguruan zein horiek eraldatzeko tekniken inguruan mintzatuko da Lizeaga: sagarrondo lorea, arrosa, lore berdeak, orkidea... 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide