Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, Mision: Imposible. La sentencia final eta Una noche en Zoopolis filmak eskainiko dituzte Modelon. Bi filmen artean, zortzi saio eskainiko dituzte, denak ohiko ordutegian.
Tom Cruise protagonistatzat duen thriller eta akzio filmak Ethan Hunt protagonistaren abenturak izango ditu hizpide beste behin ere. Bertan, agenteak aurre egin beharko die bera eta gainerako talde guztia mehatxatzen dituzten arrisku berriei. 1996. urtean estreinatu zuten sagako lehen filma, eta harrezkeroztik sagako zortzi film estreinatu dituzte pantaila handian.
Umeentzat zuzenduta dagoen Una noche en Zoopolis filmak, berriz, zoologiko bateko istorioa kontatzen du, bertan meteorito bat erori ostean. Animaliak zonbi likatsu bihurtuko dira birus baten ondorioz, eta abentura horretan, Gracie, otso gazte bat, Danekin elkartuko da, leku horretara iritsi den puma basatiarekin. Biek plan bat asmatuko dute egoera normaltasunera itzultzeko.
Gaur, ostirala:
20:00. Misión: imposible. Sentencia final
Bihar, larunbata:
16:45. Una noche en Zoópolis
19:15. Misión: imposible. Sentencia final
22:15. Misión: imposible. Sentencia final
Etzi, igandea:
16:45. Una noche en Zoópolis
19:15. Misión: imposible. Sentencia final
Ekainak 2, astelehena (ikusleen eguna):
17:00. Misión: imposible. Sentencia final
20:00. Misión: imposible. Sentencia final