Mendi Filmeko film onenak, gaur Modelon ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 29a, 15:45

'The Last Expedition' filma. (Cineuropa)

Jamie eta The Last Expedition filmak botako dituzte, hurrenez hurren, Mendi Filmeko laburmetrai eta mendiko film onenak. 

Bilboko Mendi Film mendiko zinemaren jaialdiko azken edizioan nabarmendutako ikus entzunezkoak Modelo aretoan izan dira ikusgai Mendi Tour emanaldi ibiltariari esker. Hilaren 22an izan zen lehen saioa, eta gaur izango da bigarrena. 19:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euro balioko ditu.

Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Mendi Film jaialdiak antolatuta, Jamie (Darcy Hennessey, 2023) 2024ko Mendi Filmeko film labur onena eta The Last Expedition (Eliza Kubarska, 2024) 2024ko jaialdi honetako mendiko film onena botako dituzte.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide