Uztailaren 11tik 13ra ospatuko dituzte Vista Alegre auzoko jaiak, eta antolatzaileek azaldu dutenez, boluntarioak behar dituzte hiru egun horietarako. Interesa dutenentzat hitzordua ere zehaztu dute, hain zuzen ere, ekainaren 1erako, 16:30ean, Auzo Elkartean.
Bertan, informazioa emateaz gain, auzorako "pankarta polit" batzuk ere egingo dituztela gaineratu dute batzordeko kideek, eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte bilerara azaltzera. "Zuen laguntza behar dugu", esan dute.