2025-2034 epeko Euskararen Plan Estrategikoa onartuko dute gaurko plenoan

Mireia Galarza Bastida 2025eko maiatzaren 29a

Martxoko osoko bilkura, ostegunean, udaletxeko pleno aretoan. (Intza Trula)

PSE-EEk eta EAJk Gazako egoeraren aurrean aurkeztutako mozioa izango da gai zerrendako beste puntu bat, eta bestalde, 2025-2026 epealdiko plan ekonomiko finantzarioa ere onartuko dute.

Gaur arratsaldean egingo dute, hilero bezala, osoko bilkura pleno aretoan. 19:00etan hasiko da hori, eta hainbat gai landuko dituzte bertan; horietatik garrantzitsuenetakoa izango da 2025-2034 epeko Euskararen Plan Estrategikoa onartzea. 

Aipatutakoaz gain, baina, PSE-EEk eta EAJk Gazako egoeraren aurrean aurkeztutako mozioa izango da gai zerrendako beste puntu bat, eta bestalde, 2025-2026 epealdiko plan ekonomiko finantzarioa ere onartuko dute. Aldi berean, hainbat kreditu aldaketa ere izango dituzte hizpide. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide