Realak jakitera eman duenez, Egoitz Arana Zarauzko atezainak urtebetez luzatu du klubarekin duen kontratua. Hau da, gutxienez, 25-26 denboraldiaren amaierara arte izango da talde txuri-urdinaren parte.
12 urte besterik ez zituela heldu zen Arana Donostiako taldera. Apurka-apurka mailaz igotzen joan da, eta horri esker, 2022ko abuztuaren 5ean lehen taldearekin debutatzeko aukera izan zuen, Eibarren aurkako lagunartekoan.
23-24 denboraldian Cadizko San Fernando klubean jokatu zuen, klub txuri-urdinak lagata, eta iaz itzuli zen Donostiara. Aurten, Reala B taldeko atezainetako bat izan da, Aitor Fragarekin batera. Jokatze aukera askorik izan ez badu ere, klubak urtebetez luzatu dio kontratua.