Imanol Urbieta Udal Musika eskolakoek beste kontzertu bat emango dute bihar: hain justu ere, zeharkako flauta ikasleen txanda izango da oraingoan. 18:30ean hasiko da emanaldia, San Pelaio ermitan.
Ikasturtea amaitzen ari den honetan, hainbat kontzertu eskaini ditu azken asteotan udal musika eskolak; esaterako, pasa den astean perkusio ikasleen zein kantu koralaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen.