Apirilean Gaztelit gazteentzako literatura taldeak beste hainbat herritako taldeekin Oiartzunen egindako topaketaren ostean, formatu bereko hitzordua jarri dute ekainaren 1ean Zarautzen haurrentzat. Goizetik hasi eta arratsaldera bitartean, irakurzaletasuna atsegin duten gaztetxoak elkartuko dira herrian, eta diziplina horrekin lotutako ekintzak egingo dituzte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenaren helburua izango da, aurrekoan bezala, herrietako gaztetxoak elkarren artean ezagutu eta irakurtzea atsegin dutenentzat espazio seguru eta eroso bat sortzea.