Soraya zuzenean ikusteko aukera egongo da Aste Nagusian

Intza Trula 2025ko mai. 27a, 14:45

Soraya kontzertu bat ematen. (Utzitakoa)

Abuztuaren 15ean eskainiko du emanaldia malekoian, su artifizialen ikuskizunaren ostean.

Urtero, abuztuko Aste Nagusian kontzertu potenteak antolatzen ditu Zarauzko Udalak. Horrela izango da aurten ere, eta dagoeneko Xabier Txurruka alkateak iragarri du egun horietan malekoian kontzertua eskainiko duen lehen artista gonbidatua: Soraya, hain zuzen ere.

Abuztuaren 15ean izango da bere emanaldia, hain justu ere, Ama Birjina egunean. Ohikoa denez, su artifizialez gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta egun horietan Zarautzera gerturatzen direnek, eta ondoren gozatu ahal izango da Extremadurako artistaren zuzenekoa. Zehazki, artistaren 20. urtemugako birako kontzertua izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide