Iñaki Martinezek 'Manto de silencio' liburua aurkeztuko du Zazpin

Intza Trula 2025ko mai. 27a, 12:30

Iñak Martinez idazlea. (Utzitakoa)

19:00etan hasiko da liburuaren aurkezpen ekitaldia. Idazlearekin batera solasean jardungo dute Aitor Aurrekoetxeak eta Gorka Landaburuk.

Manto de silencio liburua aurkeztuko du Iñaki Martinezek Zazpi kultur elkartean. Ostiralean izango da saioan, 19:00etan hasita, eta idazlea berak ez ezik, Aitor Aurrekoetxea idazleak eta Gorka Landaburu kazetariak ere parte hartuko dute solasaldian.

Ebatzi gabeko kasu bati buruzkoa da eleberria, benetako gertakarietan oinarritua dago. Eduardo Moreno Bergareche Petur ETAko buruzagia 1976an desagertu zen, 26 urte zituela. Uztailaren 23an ikusi zuten azkenekoz, auto batean, erakundeko bi kiderekin batera, Donibane Lohizunen. Ez zuten berriro ikusi, ez bizirik, ez hilik. Ia 50 urte igaro dira, eta kasua zabalik dago oraindik.

Iñaki Martinez Euskadiko Ezkerrako kide sortzaileetako bat izan zen, eta besteak beste, Arresti  eta La ciudad de la mentira liburuen egilea da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide