Zarauzko Udalak hainbat gobernuz kanpoko erakunde laguntzen ditu diruz urtero-urtero, tartean Zarauzko Calcuta Ondoan elkartea. Aurten ere horrelaxe egin dute, eta zehazki, 18.500 euro eman dizkio elkarteari, fundazio horrek Argentinako Cordoba hirian duen baratza komunitarioan laguntzeko.
Duela gutxi, akordioaren erakusle moduan, Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotziak eta Julen Aranguren Gizarte Politiketako teknikariak bilera bat eduki zuten Calcuta Ondoan GKEko eta La Morera fundazioko ordezkariekin.