Hiru kontzertuz gozatzeko aukera egongo da ostiralean Hiruputzun

Intza Trula 2025eko maiatzaren 27a

Public Acid musika taldea. (Utzitakoa)

Enchastre, Alarm eta Public Acid taldeek kontzertu bana emango dute, 21:00etan hasita. ZarataZarautz kolektiboak antolatu ditu zuzenekoak.

ZarataZarautz kolektiboak hiru kontzertu iragarri ditu ostiral honetarako: Enchastre, Alarm eta Public Acid taldeak igoko dira oholtzara, eta punk doinuak taularatuko dituzte. 21:00etatik aurrera izango da, Hiruputzu gaztetxean.

Enchastre taldea Bartzelonako boskotea da, eta hiru urte baino gehiago daramatzate oholtzarik oholtza. Alarm, berriz, lau suediarrek osatutako taldea da, eta Public Acid Ameriketako Estatu Batuetan sortu zuten bost musikarik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide