Amelia Tiganus idazleak hitzaldia eskainiko du gaur Emakumeen Etxean

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 27a, 09:00

Amelia Tiganus. (Utzitakoa)

Emakumeen gorputzen hipersexualizazioari, pornografiari eta prostituzioari buruz izango da hitzaldia, eta 18:30ean hasiko da. Gaztelaniaz izango da hori. 

Amelia Tiganus idazle errumaniarrak hitzaldia eskainiko du gaur, emakumeen gorputzen hipersexualizazioari, pornografiari eta prostituzioari buruz. Emakumeen Etxean izango da, 18:30ean hasita, gaztelaniaz. 

Tiganus aktibista feminista da, eta egun Gipuzkoan bizi bada ere, urte dezente egin zituen Alacanten (Herrialde Katalanak), prostituzioan, 17 urterekin proxeneta espainiar batek erosi zuenetik. Bost urtez sexualki esplotatuta egon ostean, mundu horretatik irtetea lortu zuen, eta harrezkeroztik, hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola La revuelta de las putas. De victima a activista eta Amelia. Historia de una lucha. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide