Ostiral honetan irekiko dute Torre Luzean datorren erakusketa. Zehazki, Zarauzko Argazkizale Elkartearen talde erakusketa izango da espazio horretan, hilaren 30ean hasi eta ekainaren 29ra arte.
Bertan, elkartea osatzen duten kideen argazkiak erakutsiko dituzte, eta hori ikusteko ordutegia ere jakinarazi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, asteartetik igandera egongo da zabalik espazioa, 18:00etatik 20:00etara.