Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du ekainaren 5ean

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 26a, 14:15

Jakoba Errenkondo. (Artxiboa)

Euskal Herriko paisaia eta horren eraldaketari buruz hitz egingo du, 18:30ean hasita, Salbatore Mitxelena auzo elkartea. 

Salbatore Mitxelena auzo elkarteak eta udalak antolatuta, Jakoba Errokondok hitzaldia eskainiko du hurrengo asteko ostegunean, ekainaren 5ean. Euskal Herriko paisaia eta horren eraldaketari buruz hitz egingo du, 18:30ean hasita.

Antolatzaileek kokapen zehatza ere gehitu dute, zehazki, Mitxelena kaleko 51. zenbakia, eta herritarrak bertara joatera gonbidatu nahi dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide