Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 31n, eta horren harira, kontzentziazio mahaia eta kanpaina prestatu dituzte Zarauzko osasun zentroan. Aurtengo gaia tabakismo pasiboa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta asmoa izango dela tabakismo mota horrek dakartzan arriskuez kontzientziatzea. Horretarako, Kerik gabeko astea antolatu dute.
Hain zuzen ere, hilaren 29an Lege Zaharren Enparantzara irtengo dira osasun zentroko langileak, jendearengan gai horri buruzko kontzientziazioa eragiteko, eta aldi berean, erretzeari utzi nahi dioten pertsonentzat Osakidetzak eskaintzen dituen baliabideen berri emango dute. Osasun zentroan jarriko duten mahaian, berriz, azalpenak emango dituzte esku desberdinetako keen inguruan, eta Zarauzko mapa bat ere jarriko dute, herritarrek tabakoaren keak gehien gogaitzen dituzten eremuak aukeratu ahal izateko.