Ingurumenari balioa eman diote Ekinaren Egunean

Ian Ruiz Lizaso 2025ko mai. 25a, 16:00

Antolatzaileek adierazi dutenez, 60 pertsona inguruk hartu dute parte ingurumen gymkanean. Hondartzan bilatutako hondakinak jaso eta kudeatu egin dituzte.

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da, eta ingurumena garbi mantentzeaz kontzientziatzeko helburuarekin, Ekinaren Eguna ospatu dute malekoian, jolas parkearen aldamenean, 11:00etatik 13:00era.

Aztertu programak antolatu du egitasmoa. 11:00etan harrera ekitaldia hasi da, eta hamar minutura, Hondakinak gure hondartzetan izeneko hitzaldi parte hartzailea egin dute.

Ondoren, 11:30ean, ingurumen gymkanarekin abiatu dira, 4 eta 12 urte artekoentzako. Guztira, 60 pertsona inguru bertaratu dira frogak, asmakizunak eta erronkak betetzera. Bukaeran, 13:00etan, parte hartzaileek batutako hondakinak zenbatu eta kudeatu dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide