Arraio Irratiak 19 urte bete zituen asteartean. Hori dela eta, ospakizun berezi bat antolatu zuten atzo Hiruputzu gaztetxean. Hiru kontzertuz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek. Ateak arratsaldeko 21:00etan ireki zituzten. Lehen kontzertua Martin de Marte talde zarauztarrak eman zuen. Ondoren, Ithaka taldea igo zen oholtzara. Gauarekin amaitzeko, Nakar taldeak gaztetxea dantzan jarri zuen.
Herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera. Sarrera guztiak agortu ziren. Gainera, antolatzaileek Arraio Irratiaren ateak irekiak daudela azpimarratu zuten, entzunleak proiektu berriak egitera animatuz.