'Oaindela 3 urteko irabazliak' taldeak irabazi du SKAPAko Futbito Txapelketa

Ian Ruiz Lizaso 2025eko maiatzaren 24a

Ligako finalean 'Orokieta 6.B' bigarren gelditu da. Kopan, berriz, Aritzbatalde taldea nagusitu da. Giro onean aritu dira futbolean eta musikaz girotu dira partiduak.

SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak antolatuta, areto futboleko txapelketa jokatu dute Sagasti plazan (plaza gorria). Izen eman duten talde guztiak mistoak izan dira, gutxienez lau partaidez osatuta eta gehienez sei lagunez. 

'Oaindala 3 urteko irabazliak' eta 'Orokieta 6.B' taldeek jokatu dute Ligako finala eta lehenengoa izan da irabazlea. Kopako finala, aldiz, Aritzbatalde eta 'Hurrengo komisiyua' taldeen artekoa izan da eta lehengoak irabazi du.

Parte hartzaile guztiak gustura aritu dira. Gainera, txapelketa amaitutakoan hamaiketako ederra egin dute bertan, denak elkartuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide