Udaberriko kontzertua eskaini dute Iñurritzako zelaian

Ian Ruiz Lizaso 2025ko mai. 24a, 16:17

Txinpirineko eta Zarazteko kideek eskaini dute kontzertua, 12:30ean hasita. Bertan, euskal kantu eta beste hainbat lurraldeetako abesti izan dira protagonista. 

Zarautz Abesbatzako haurren bi taldeek, Txinpirinek eta Zaraztek, kontzertua eskaini dute Iñurritzako zelaian. Ikasturte amaierako emanaldia izan da. Hori dela eta, familikide eta herritarrak bertaratu dira urte osoko lanaz gozatzera. 

12:30ean hasi da emanaldia. Zuhaitzen artean eta Xabier Egañaren margolanen aurrean abestu dute gaztetxoek. Bertan, euskal kantu eta beste hainbat lurraldeetako abestiak izan dira protagonista. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide