Oyunaren erretratu adierazkorrak Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2025ko mai. 24a, 12:00

Artista irundarraren 22 margolan daude ikusgai ekainaren 9ra arte.

Mongoliar jatorria duen artista irundarra da Oyuna –Oyuntsetseg Tsogzol berezko izenez–, eta Ipar kaleko Lukas ardotegian paratu ditu bere margolanak. Obra koloretsuak dira eta izaera, intentsitate zein adierazkortasun handikoak.

Guztira, 22 lan jarri ditu erakusgai, non pintura akrilikoa, ikatz margoak eta kolore pastelak erabili dituen. Horietan erretratuak dira nagusi, era askotariko erretratuak, baita animalienak ere. Erakusketa ekainaren 9a bitartean bisitatu ahal izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide