Euskaraldia 2025

Boubacar Mbaye: "Zarauzko kale guztietan euskara entzuten nuelako hasi nintzen hizkuntza hori ikasten"

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 25a, 12:00

Maiatzaren 21a Kulturartekotasunaren eguna izanda, mintzodromoa antolatu zuen Zarauzko Euskaraldiko batzordeak, eta horren harira elkarrizketatu zuen Uxue Alkorta ekimeneko dinamitzaileak Zarauzko bizilaguna den Boubacar Mbaye senegaldarra.

Maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldian murgilduta egon dira Euskal Herriko mila txoko eta pertsona, tartean Zarautz eta zarauztarrak. Maiatzaren 21a Kulturartekotasunaren eguna izanda, mintzodromoa antolatu zuen Zarauzko Euskaraldiko batzordeak, eta horren harira elkarrizketatu zuen Uxue Alkorta ekimeneko dinamitzaileak Zarauzko bizilaguna den Boubacar Mbaye senegaldarra.

Mbaye duela sei urte iritsi zen Zarautzera, eta iritsi eta handik gutxira hasi zen euskara ikasten, "entzutean oso polita" iruditu zitzaiolako. Bere istorioa kontatu du Alkortak egindako elkarrizketan. 

Mintzodromoan bota zuten elkarrizketa hau, ondoren euskararen inguruko hainbat gairi buruz hitz egiteko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide