Zibersegurtasunari buruzko hitzaldia eskainiko du Udaberrik bihar

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 25a, 09:00

Hainbat ordenagailu. (Pixabay)

Elkartearen tabernan izango da, 10:30ean, eta Ertzaintzako kideek eskainiko dute saioa.

Udaberrik zibersegurtasunari eta besarkada solidarioari buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako. Elkartearen tabernan izango da, 10:30ean, eta Ertzaintzako kideek eskainiko dute saioa.

Bertan, gaizkileek erasoak egiteko erabiltzen dituzten moduei buruz hitz egingo dute, hala nola besarkada solidarioari buruz. Hori nola hauteman eta horren aurrean nola jokatu azalduko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide