Aurten estreinatutako La buena letra filma botako dute asteburuan Modelon. Bihar izango da lehen saioa, eta beste bihar astelehenean botako dituzte, ikusleen egunarekin batera.
Loreto Mauleon donostiarra protagonistatzat duen filmak Anaren istorioa kontatzen du. Gerraostean kokatua, protagonistaren familia aurrera egiten saiatzen da Valentziako herri batean, baina Antoniok, Anaren koinatuak, gerra zibilak utzitako zauri emozional sakon bat du. Ana hori sendatzen saiatzen da, sekretu eta isiluneekin, baina Isabel, Antoniorekin ezkondu berri den emakumea, familiara iristen denean, ezer gutxirako balioko dute Anaren zainketa ahaleginek. "Sakrifizioak ez du beti bere saria", dio sinopsiak.
Maiatzak 25, igandea
19:15. La buena letra
Maiatzak 26, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La buena letra
19:30. La buena letra