Hiru edukiontzik su hartu dute goizaldean, 04:00 aldera, Justo kalearen amaieran, Salberdingo haurrentzako jolasleku parean, hain zuzen ere.
Dagoeneko itzali dute sua, eta udalak Gukari adierazi dionez, edukiontziak erretzeaz gain, ez da bestelako kalterik izan. Gehitu duenez, oraindik ez dakite sua norbaitek piztutakoa izan ote den.