Udaberriko Kontzertua eskaniko dute bihar Iñurritzako zelaian

Mireia Galarza Bastida 2025eko maiatzaren 23a

Iñurritzan iaz eskainitako Udaberriko Kontzertua. (Zarautz Abesbatza)

Txinpirineko eta Zarazteko kideek eskainiko dute kontzertua, 12:30ean hasita. Bertan, euskal kantu eta beste hainbat lurraldeetako abestiak izango dira protagonista. 

Zarautz Abesbatzako haurren bi taldeek, Txinpirinek eta Zaraztek, kontzertua eskainiko dute bihar Iñurritzako zelaian. Ikasturte amaierako emanaldia izango da biharkoa, eta horregatik, familikide eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte urte osoko lanaz gozatzera. 

12:30ean hasiko da emanaldia, eta azaldu dutenez, zuhaitzen artean eta Xabier Egañaren margolanen aurrean abestuko dute gaztetxoek. "Herriko hainbat txokotan abestu izan dute abeslari gazteenek, baina aurten, Iñurritzako jubilatuen elkartearen laguntzaz, auzo horretan eskainiko dute kontzertua", gehitu dute. Bertan, euskal kantu eta beste hainbat lurraldeetako abestiak izango dira protagonista. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide