Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da igandean, eta ingurumena garbi mantentzeaz kontzientziatzeko helburuarekin, Ekinaren Eguna ospatuko dute malekoian, jolas parkearen aldamenean, 11:00etatik 13:00era.
Aztertu programak antolatutako egitasmoa da, eta igandean Zarautzen egingo dutena XIII, ekitaldia. 11:00etan harrera ekitaldia egingo dute, eta hamar minutura, Hondakinak gure hondartzetan izeneko hitzaldi parte hartzailea abiatuko dute.
Ondoren, 11:30ean, ingurumen gymkana bat egingo dute, 4 eta 12 urte artekoentzako: frogez, asmakizunez eta erronkez osatuta egongo da. Amaitzeko, 13:00etan, batutako hondakinak zenbatu eta kudeatuko dituzte.
Jardueran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman dezakete 747 42 99 33 telefonora deituta edo aztertu@euskadi.eus helbidera idatzita. Egunean bertan, informazio gunean ere izena eman ahalko da.