Mendi Tourreko lehen emanaldia eskainiko dute arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 22a

'Andrea, an Unpaved Route' filmeko zatia.

2024ko Bilboko Mendi Film jaialdian nabarmendutako sei ikus-entzunezko emango dituzte gaur eta hilaren 29an, Modelo aretoan.

Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Mendi Film jaialdiak antolatuta, Mendi Tour emanaldi ibiltariari Modelo aretora iritsiko da aurten ere. Bi saio eskainiko dituzte, 19:00etatik aurrera, eta lehena gaur izango da; bigarrena, berriz, datorren astean, maiatzaren 29an.

Emanaldi bakoitzean iraunpen laburreko edo ertaineko hainbat film emango dituzte. Edonola ere, guzti-guztiak Bilboko Mendi Film mendiko zinemaren jaialdiko azken edizioan nabarmendutako ikus-entzunezkoak izango dira.

Hala, gaur arratsaldean ondorengo lanez gozatzeko aukera izango dute Modelora bertaratzen direnek: Janire Etxaberen Haize lerroak  (2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa), Jim Aikmanen Red Rock Revolution (2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa), Davina Montaz-Rosseten Always Alive (2024koMendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa) eta Maxime Moulinen Andrea, an Unpaved Route (2024ko Mendi Filmeko kirol eta abentura film onena).

Sarrerak 5 euro balio du saio bakoitzeko, eta Modeloko txarteldegian eskuratu daiteke edo Mendi Tour-eko webgunearean bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide