Saharar errefuxiatuen kanpamenduei buruzko hitzaldia, Etxezabalan

Onintza Lete Arrieta 2025eko maiatzaren 22a

Maria Tavera Villanek gidatuko du biharko saioa, eta saharar kanpamenduen historia, garapena eta egungo egoera izango ditu hizpide, besteak beste.

Munduko Begiak fundazioak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, saharar errefuxiatuen kanpamenduei buruzko hitzaldia antolatu du. Bihar eskainiko dute saioa Etxezabala aretoan, 18:30ean hasita, eta gaztelaniaz izango da. Sarrera doakoa da, eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Villan fundazioko Saharako proiektuaren koordinatzaile Maria Tavera ariko da hizlari, eta saharar kanpamenduen historia, garapena eta egungo egoera izango ditu hizpide solasaldian, besteak beste.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide